Denok gara desberdinak eta ederra da hori. Desberdintasun batzuk errazak dira ikusteko: altuera, orrazkera, begi kolorea… Beste batzuk ordea, ez dira hain agerikoak: jakirik gogokoena, beldurrak…

Denok gara desberdinak eta ederra da hori. Desberdintasun batzuk errazak dira ikusteko: altuera, orrazkera, begi kolorea… Beste batzuk ordea, ez dira hain agerikoak: jakirik gogokoena, beldurrak…
Otsailak 15ean Haurren Minbiziaren Nazioarteko eguna ospatu zan. Guk aurreko egunean gai honen inguruan gogoeta egin genuen.
<< BETE DITZAGUN EGUNAK KEINU TXIKIZ, HANDIAGOAK EGIN GAITEZAN.>>
Eskola A21 proiektuaren barnean, aurton, ESKOLA BIDEA gaia dugu. Diagnosi fasean gaudenez, interesgarria irudi zaigu ikastolara oinez etortzea eta eguraldi ederra aprobetxatuz, lagunekin ibilbidea egin dugu.
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna ospatu dugu. Gu, KIVA ikastola izanik, edozein indarkeriren aurka gaudela adierazi nahi izan dugu, eta horretarako ikastolatik abesten ibili gara.
Egun berezi hontan, haurrak eta nerabeak, eskubideak dituzten pertsonak direla aldarrikatu nahi dugu. ESKUBIDERIK EZ IZATEA, EZ DA ESKUBIDE BAT!
Gelan, bideo oso unkigarriak ikusi ditugu eta gu ze egoera onean gauden konturatu gara. Mundu orekatu bat egitea, denon betebeharra da.
Abesti bat jartzen dugu, etxean abestu dezazuen.
Gure ezaugarri ezkorrak baikor bihurtzen gaude, emanaldian konfidantza osoz zuen aurrean abesteko! Lan eta lan ari gara, denak ondo urten dadin.
Pentsamenduak aldatuz gero, emozioak aldatzen dira.
Emozioak aldatuz gero, jokabidea aldatzen da.
Jokabideak aldatuz gero, bizitza aldatzen da.
Urriak 4an, Artigasera joan ginen. Artigas, zabortegi bat da eta haran batean kokatuta dago. Bertara, berziklatu ezin den zaborra eramaten dute eta haran horretan pilatzen dute. Artigas nolakoa den ikusi genuen maketa baten bitartez. Gero, simuladore batean sartun ginen, non, sabaian zegoen zabor guztia “jauzi” zitzaigun gainera. Amaitzeko, plastikoa nola berziklatzen den ere ikusi genuen.
Urriak 11n San Pedro Atxarrera joan ginen. Eguzkia lagun, paisaia ederraz gozatzeko aukera paregabea izan genuen!
Orain dela aste bi, gaia jorratzeko, hainbat lan ( liburuxka, komiki, erakusketa, unitate didaktiko…) egin ondoren, ostiralean, urriak 4, Bird Centerren egon ginen. Bertan, arrano arrantzalearen berreskurapen proiektua azaldu ziguten eta gero, paduran egozan hegaztiak behatu genituen. Harrigarria eta oso interesgarria iruditu zitzaigun!
Urriak 1, Kiva Egun honetan, jazarpena tratatu dugu. Hain garrantzitsua den gai honi buruz aritu gara eta txapak ere egin ditugu, hurrengo esaldi hau gogoratuz: pertsona guztiak errespetuz tratatuko ditugu.